XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanpo erakunde batekin hainbat zerbitzu hitzartu da, nazioarteko adopzio eskatzaileen balorazio psikologikoa egiteko, honen bidez emango baitu Gipuzkoako Foru Aldundiak, egoki den kasuetan, beharrezko Egokitasun Ziurtagiria.

5.- Dirulaguntza Programa.

Adingabeak babesteko arloan 21/87 Legeak ezarritakoaren indarrez bere gain harturik dituen eskumenak gauzatuz, Gizartekintza Departamentuak egoki iritzi dio haurren arretarako egun diren zerbitzuak eta jarduerak diru-edukia duten neurriez osatzeari, adingabeen babesarekin, garapen pertsonalarekin eta gizarteratzearekin loturiko ekintzak diruz laguntzearren.

Prestazio ekonomiko hauen definizioa, eta administrazio prozeduraren ezarpena, 1993ko uztailaren 5eko 125 zk.ko G.A.O.n argitaraturiko ekainaren 2ko 53/1993 Foru Dekretuan mugatuta dago, eta baita honen hainbat alderdi aldarazten dituen otsailaren 18ko 10/1997 Foru Dekretuan ere.

Aipatzen diren prestazio ekonomikoak honako hauek dira:

- Famili harrera errazteko laguntzak: Famili harreran dauden adingabeen oinarrizko premiak estaltzera zuzendutako dirulaguntzak dira, Kode Zibilaren 173. artikuluan xedatutakoaren arabera finkatuak.

Adingabeak hartzea, familia handian zein inorenean eman daiteke, baina edonola ere Haurren Ataleko teknikariek adingabe jakin bat zaintzeko egokitzat jotako familia izanen da beti.

- Laguntza bereziak 18 urtetik gorako gazteentzat: Deslotzeko Laguntzen Programaren sorreraren eragilea zera izan da, berezko famili ingururik ez dutela adin nagusitasunera heltzen diren gazteei aparteko eta aldi baterako laguntza ematea, Egoitza Zentroa edo, hala egokitu den kasuetan, familia hartzailea laga behar baitute.

Deslotzeko laguntza honen helburua gazteari bere bizitze plana abiarazten bultzatzea da, bere famili unitatetik aske eratu behar baitu, abiatzeko une horretan egiten duen jarduera nagusiaren (ikasten edo lanean ari den) arabera antolatuz inolaz ere.

- Famili eta egoitza harrerako programetako laguntza osagarriak: Familian zaintzeko eta hartzeko egoerek, halako zertzelada batzuetan, zerbitzu espezifikoengatiko osagarriak behar izaten dituzte, premia bereziak direla eta.